domingo, 4 de diciembre de 2022

PATRUILA BERDEA


 









Ikasturtean zehar, gela bakoitzetik bi arduradun PATRUILA BERDEA osatzen zuten.  Bere eginkizuna: gelako pasiloko argiak kontrolatu, komuneko iturriak kontrolatu, patioko hondakinak behar den edukinontzira kontrolatu kideei gogoratuz.  Horretarako geletan arduradun taula jarri genuen, eta patruila berdeko kideei kredentzial eta eskularruak banatu genizkien bere lana errezteko.  Oso gustura eta arduratsu aritu ziren.  Jarrain ekintzaren argazkiak dauzkazue.

EKINTZAREN ARGAZKIAK ESTEKA HONETAN DAUZKAZUE



jueves, 20 de octubre de 2022

SASIETA HONDAKINAK 2022


 









Urriak 21ean SASIETA mankomunitatekoek HONDAKIN tailerra burutu zuten eskolan lh-5 mailan saio teoriko gelan eta praktikoa frontoian.  Horrela hondakin mota bakoitza dagokion edukiontzira botatzen ikasi zuten.  Oso gustora ibili ziren eta asko ikasi zuten etxean laguntzeko.  Jarraian argazki gehiago dauzkazuen

ESTEKA HONETAN ARGAZKIAK

jueves, 13 de octubre de 2022

ELIKADURA EGUNA 2022


 
















Urriak 14an ELIKADURA EGUNA ospatu genuen ikasleak eta irakasleok.  Geletan, patioan fruta era erakargarri baten: ale txikiak egiten, koloroekin jolasten, brotxetak egiten....Oso gustora ibili ginen.  Asteazkenero berdin jarraitzen saiatzen gara.  Ekintzaren argazkiak jarraian ikusteko aukera dauzkazue.

ESTEKA HONETAN GEHIAGO DAUZKAZUE

martes, 24 de enero de 2017

Proiektu GLACKMA

Glackma taldeak web orri bat sortu du. Klima aldaketarekin lotura dauka. Tartean METEOROLOGIAri buruzko unitate didaktikoak daude (erderaz). Interesgarria izango zaizuelakoan, esteka jarriko dizuegu:
 METEOROLOGIA UNITATE DIDAKTIKOA - LEHEN HEZKUNTZA

martes, 7 de junio de 2016

Ingurumen eguna ospatu genuen

Ekainak 6ean, astelehena, Ingurumen munduko eguna Domingo Agirre eskolan ospatu genuen. Honako ekintza hauek burutu genituen: Ikurriña berdea jartzea, Eskolara kamiseta (edo beste arropa edo apaingarri bat) berdez jantzita etortzea, patio orduan jateko hamaiketakorako fruta ekartzea, patio orduan ingurumen aldeko abestiak jarri, ahal zuena eskolara patinez etortzea...
Aurten, berrikuntza bezala, eskolako patioan "NATURA ZAINDU" leloa irudikatzen saiatu ginen ikasle (HH3tik LH6ra) eta irakasle guztiok.  Ekintza horien argazkiak eta bideoak jarraian dauzkazue.
2016-06-06
 



miércoles, 25 de mayo de 2016

EKONOMIA JASANGARRIA - Ikasle Foroa-2016

Udaletxeko areto nagusian, alkateari eta herriari egindako lana azalduz (2016-05-24)
goiherriko hitzan berria
goiherriko hitzan beste berri bat 

Diagnostikoa garatzeko egindako ekintzak
Aurten Ekonomia jasangarria izan dugu aztergai, hau da, ingurumena kaltetu gabe, garapen ekonomikoa baimendu eta denon arteko berdintasuna sustatzen duen ekonomia mota. Lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek gizonek eta emakumeek lan berdinak edo desberdinak egiten dituzten ikertzen ibili gara. Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailakoek herriko dendetan erosketa jasangarriagoa egiteko zein aukera dagoen eta kontsumo ohiturak nola aldatu diren aztertu dugu. Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailakoek gure inguruko baserritarren bizitza nolakoa den, nola aldatu den eta ingurumen ikuspuntutik baserriak jasan dituen aldaketak aztertu ditugu.
Ondorioen laburpena 
Ikusi dugu, lehen emakume gehienek etxean egiten zutela lan eta orain batez ere 3. sektorean, zerbitzuen arloko lanetan. Gizonak, aldiz, gure birraitonen garaian baserrian, hau da, 1. sektorean aritzen ziren, baina orain gehienak lantegietan, hau da 2. Sektorean dabiltza eta beste asko 3. sektorean ere aritzen dira. Konturatu gara lehen denda gutxiago zegoela eta produktu mota gutxiago, orain aldiz, denetik saltzen duten supermerkatuak denda txikiak ixtera bultzatu dituzte. Kontsumoa gora joan den heinean, ingurumenean kaltea handitzen joan da, geroz eta hondakin gehiago sortzen delako. Gure herrian kontsumo jasangarria izateko nahikoa denda dagoela uste dugu. Baserritarrek orain baserrian eta kanpoan egiten dute lan, eta makina eta tresna berrien laguntzarekin produkzioa handiagoa izatea lortu dute. Hobetu diren gauzen artean energia berriztagarrien erabilera, ingurumena hobeto zaintzea eta animaliei ematen zaien tratua (bai elikadura aldetik eta baita zaintzeko alderditik) dira aipatzekoak. Hobetu beharreko gauzen artean, ongarri kimikoen erabilera eta kutsadura dira batik bat aipatutakoak eta bereziki baserriari zor zaion garrantzia kontutan hartzea.
Ikasleek hartutako konpromisoak
Neska edo mutila izan gauza berdinak egiteko eskubidea dugu eta gure konpromisoa honako hau da: “Norberak nahi duena izateko aukera errespetatuko dugu, genero ereduak saihestuz.” Gure kontsumo ohiturek ingurunean duten eragina ikusirik honakoa egingo dugula erabaki dugu: “Behar ez ditugun gauzak norbaiti emango dizkiogu, adibidez: jostailuak, arropa, liburuak...”. Horregatik, baserritarren bizitza hobetzen jarrai dezan denon artean erabakitako konpromisoa hau izan da: “Baserriko, bertako eta garaiko produktuak kontsumituko ditugu.”
 Ikasleek egindako eskaerak eta proposamenak 
Honez gain, Udalen parte-hartzea beharrezkoa ikusten dugu gure herrietako eta bailarako ekonomiak jasangarritasunaren bidean aurrera egin dezan. Horregatik, zenbait proposamen adostu ditugu. Hemen aurkezten dizkizuegun hauek izan dira gure artean bozketa baten ondorioz garrantzi edo lehentasunez tratatzea gustatuko litzaizkigukeenak:
1. Gizon eta emakumeen lanarekiko berdintasunaren aldeko kanpainak egitea. Kanportarren eta adimen urritasuna dutenen integrazioa bultzatzeko kanpainak egin.
2. Udalak eta udalaren menpe dauden azpiegiturek egiten dituzten erosketetan hornitzailearen jasangarritasun irizpideak erabiltzea.
3. Bidegorriak bizikletentzat uztea.